XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal kiroldegiak iharduera berezia antolatu udarako

Izaskun ETXABE

Udal kiroldegiak ohitura duen bezala, uda alderako kirol iharduera bereziak antolatzen ditu.

Aurtengoan martxan jarria dutenean pertsona asko hurbiltzen ari da.

Igeriketa eta aerobikak arrakasta handia izan badute badaude beste kirol moetak oraindik jende faltagatik hasi ez direnak, hauen artean yoga eta burruka arteak.

Kirolen artean alde batetik udal kiroldegian egingo direnak, gimnasia (astelehena, asteazkena eta ostiralean 8etatik 8.45etara); gimnasia erritmikoa (6 eta 12 urte bitarteko neskatxentzat astearte eta ostegunetan 9.30etatik 10.30etara); gimnasia jazz (astelehena, asteazkena eta ostiralean 8etatik 9etara.

Aerobik, asteartea, osteguna eta ostiralean 8.30etan.

Tenisa bi astetako kurtsiloak, 9etan, 10etan, 11etan eta 12etan eta arratsaldez emango dira.

Halterofilia, asteartea eta ostegunetan 18etatik 19etara.

Arraunketa, bi astetako kurtsiloak emango dira.

Saskibaloia, squash, xakea, eskalada, eskubaloia, sorospen eta salbamendu eta burruka arterako argibideak kiroldegian emango dira.

Zikloturismoan berriz, ZZEk antolatutako irteerak egongo dira.

Surfa, astero, asteartetik ostiralera eta ordutegia itsasaldiaren arauera.

Yoga 11.30etarako prestatua bazegoen ere, oraindik hasi gabea.

Mahai tenisa egiteko aukera bazkideek bakarrik izango dute.

Azkenik, igeriketan eta hobekuntzarako bi astetako kurtsiloak emango dira, haurrek 9.45etan, 10.30etan eta 11.15etan egiteko aukera izanik.

Helduek 18etan eta 19etan.